BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Euskal selekzioak lan saio arina egin du

Entrenamendua Le Coq Arena alboan dagoen belar artifizialeko zelai batean egin dute.

Ordu erdi pasatxoko lan saioa izan da. Arina oso. Luzamenduak izan dira lan saioaren ardatz nagusia. Behin gorputza “martxan” jarri ostean, hotelera bueltatu dira Etxarrik eta Iruretak zuzentzen dituzten futbolariak. Jokalariak 14:00ean dute hitzordua bazkaltzeko eta arratsaldeko siestaren ondoren hauxe da Euskal Selekzioak aurreikusita daukan egutegia: merienda (18:00), entrenatzaileen hitzaldia zeozer jan ostean eta 20:00ak inguruan Le Coq Arenarantz irteera.