BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Euskal Selekzioak ordu eta erdiko lan saioa egin du Le Coq Arenan

Zelaia ez dago egoera onean: gogorra dago eta belar altuegia dauka.

Euskal Selekzioko kideek badakite zer nolako zelaia aurkituko duten bihar Estoniaren kontra jokatuko duten partidan. Harmailetan 9.000 lagunentzako lekua dago, baina espedizioko kideak gehien kezkatzen dituena berdegunearen egoera da. Txarto dago oso. Negua gogorra izan da Estonian eta berdeguneak nabaritu egin du: gogorra eta belar altuarekin dago. Beraz, ez da neurketa erraza izango euren gaitasun teknikoa erakutsi gura duten futbolarientzat. Euskal Selekzioarentzat ezaugarri negatiboak dituela, alegia.

Euskal Selekzioak ordu eta erdiko lan saioa egin du. Entrenamendu atsegina izan da oso. Manolo Delgado Meco izan da beroketa ariketak zuzentzeko arduraduna. Giharrak berotzeaz gain gustura aritu dira ariketak egiten jokalariak. Lan saioaren bigarren zatia zuzentzearen ardura aukeratzaileena izan da. Etxarrik zein Iruretak makina bat agindu eman dituzte. Ondo prestatu gura dute neurketa. Era berean, bihar zelairatu dezaketen hamaikakoren berri ere eman dute. Hauxe izan daiteke Euskal Selekzioak Estoniaren kontra berdeguneratu dezakeen taldea: Iraizoz atean; Iraola, Ansotegi, Ekiza eta Garrido atzealdean; Xabi Prieto, Gurpegi, Iturraspe eta Gabilondo zelai erdian; eta Zurutuza eta Aduriz izango dira jokalaririk aurreratuenak.