Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

EUSKAL SELEKZIOAK PERUREN AURKA JOKATUKO DU SAN MAMESEN

Selekzioa lehen aldiz ariko da Katedral berrian abenduaren 28an.

Euskadiko Futbol Federazioak eta Perukoak akordioa hitzartu dute elkarren aurka aritzeko. Hitzordua San Mamesen izango da abenduaren 28an. Peru 2014an Brasilen jokatuko den Munduko Kopan aritzeko sailkatze fasean ari da parte hartzen une honetan, baina dagoeneko txartela eskuratzeko aukera barik geratu da. FIFAk egiten duen selekzioen zerrendan, berriz, 34. postuan ageri da. Jokalariei dagokionez, Europan asko erakutsi duten futbolariak ditu: Claudio Pizarro, Paolo Guerrero, edota Jefferson Farfan, esaterako.