BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Euskal Selekzioaren jantzi berria

Datozen bi urteetan Astore izango da Euskal Selekzioaren jantzien egilea.

Astorek, Euskadiko Futbol Federakuntza zein Athletic, Eibar eta Errealeko jokalariekin batera, bere ekipazio berria aurkeztu du gaur Ipuruan, Eibarko futbol taldearekin betidanik izandako harremana dela medio. Izan ere, Astorek 1.991etik aurten arte talde eibartarraren ekipazioa diseinatu du.

 

Ekitaldia Euskadiko Futbol Federakuntzako Presidentearekin, Luis Maria Elustondo Ciarreta, eta Astoreko komunikazio zuzendariarekin, Rikardo Idiakez, hasi da. Ondoren, Athletic (Mikel Rico eta Eli Ibarra), Eibar (Eneko Bóveda, Dani García eta Laura Prieto) eta Errealeko (Maialen Zelaia) jokalariak futbolzelaira atera dira, ekipazioaz jantzita.

 

Pasa den Apirilean Astorek datozen bi urteerako Euskal Selekzioa babesteko akordioa berritu zuen. Dagoeneko, arropa etxeak bi hamarkada daramatza Euskadiko Futbol Federakuntzarekin harremanetan. Ekipazio berria datorren abenduaren 28an San Mamesen ospatuko den Euskadi-Catalunya partiduan erakutsiko da.  

 

Astoreko Euskal Selekzioa kolekzioa

 

 “Jatorrian txiki, garaipenean Handi” lemarekin, Astorek ekipazio aberatza aurkezten du. Dudarik gabe, kamiseta da jantzi nagusia. Aurreko kamisetarekin konparatuz, honek "Retro" inspirazio eta grafiko diseinu sinpleagoa dauka. Lepo misto bat du eta Ikurrinaren koloreekin jokatzen du. Kamisetak berak gure lurreko espiritua eta balioak islatzen ditu. Izan ere, bi berde ezberdin landuta Euskadiren berdea lortzen da, gure paisaien izaeran inspiratuta.

Ehunari dagokionez, Astorek garatutako ACTIVE DRY-a erabili da. Kirolariaren errendimendua hobetzeko diseinaturiko ehuna da. Izerditan blai egonda ere siku mantentzen du, eta berehala lehortzen da berotasuna ez galtzeko. Gainera, transpiragarria da eta oso atsegina azalaren kontaktuan. Bere bakterien aurkako tratamenduak usain txarrak kentzen du.  

Era berean, nabarmentzekoa da jantziaren erabilerara egokitutako diseinu ergonomikoa.

Kit ofizial osoa praka zuriekin eta galtzerdi gorriekin osatzen da.

Kaleko ekipaziorako, Astore-k, besteak beste, kirol-jertsea, kamiseta, polo kamiseta, praka luzeak eta osagarriak (futbol baloia, motxila, kirol-poltsa eta bisera bat) diseinatu ditu.