BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Ezin irabazi etxeko selekzioari

Bi selekzioek 1-2 galdu dute etxeko selekzioaren kontra

15 Urte azpiko neskek galdu dute haien bigarren faseko lehen partidua etxeko selekzioaren aurka. Idurre Fríasen taldeak ezin izan du garaipena lortu kataluniako taldeak kontrol gehiago izan duen partiduan. Etekoak markagailuan aurreratu dira 30. minutuan, atsedenaldira 0-1 ailegatuz. Atsedenalditik bueltatu eta gutxira bigarren gola sartzea lortu dute. Partidua amaitzeko bost minutu falta zirela Maider Euskadiko selekzioaren aldeko gola eskuratu du, partidua 1-2 amaituz.

Hamaikakoa: Anne; Nerea; Aizaro; Amaia; Maider; Nora; Paula (´46 Ainhize); elene; Olaia; Marina ('46 Naroa); Jone

Sapore gazi-gozoa 17 urte azpiko neskentzat. Partidu ederra etxeko taldearen aurka, zein galdu barik zetorren bigarren fase honetara. Etxekoak izan dira lehen gola sartzeko arduradunak, lehen zatiaren erdialdera. Aldageletatik atera bezain laster partidua berdinduta geratu da, Izarnek sartutako golari esker. Minutuak pasa ahala gola edozein atetan gerta zitekeen. Denbora amaitzeko minutu bat falta zela kataluniakoek bigarren gola sartzea lortzen zuten, partidua 1-2 amaituz.

Hamaikakoa: Elene; Marina; Laida; Leire; Adriana; Marta; Myriam (´63 Malen); Emma (´89 Mirari); Ane (´86 Claudia); Izarne (´78 Duque); Maitane
Maitane Vilariñok txartel horia ikusi du