Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

Federazioak eskatu du Euskal Selekzioa-Peru partida “festa” bai izatea

Prezioak duela hiru urteko berdinak izango dira eta aukeratzaileek abenduaren 23an emango dute deialdiaren berri.

Euskal Selekzioak Peruren aurka jokatuko duena 22. partida izango da  Euskadiko Federazioa sortu zenetik. Aurtengo hitzordua berezia izango da, gainera. Izan ere, Selekzioak San Mamesen jokatuko du lehen aldiz. “Zelai berrian jokatzeak berezi egiten du oso. Espero dugu iazko arazoak ez errepikatzea”, adierazi du Euskadiko Futbol Federazioko presidente Luis Mari Elustondok.

Jon Redondo ere ildo beretik jardun da. Eusko Jaurlaritatzeko Kirol Zuzendariak ez du gura iaz Anoetan egon ziren istiluak errepikatzea .“Oso irudi txarra eman genuen. Neurketa hori festa bat izan behar da”, esan du Redondok. Bestalde, etorkizunean euskal selekzioek lehiaketa ofizialetan parte hartu ahal izateko beharrean ari direla ere aurreratu du. “Txosten bat ari gara egiten  euskal selekzioek nazioartean lehiatzeko eman beharreko pausuak zeintzu diren zehaztuko dituena”.

Deialdia Ligako azken partidaren ostean

Batzuek bulegoetan lan egiten duten bitartean, beste batzuen ardura soropilean gertatzen dena kudeatzea da. Jose Mari Amorrorturen eta Mikel Etxarriaren betebeharra da hori Euskal Selekzioan. Amorrortuk aurreratu du deialdiaren bizkarrezurra azken bi partidetarako deitu dituztenek osatuko dutela. Mikel Etxarrik, berriz, Peruren gainean egin du berba.”Une honetan ez daukagu informazio askorik. Hautatzaileak dimisioa eman berri du eta ez dakigu zein asmo daukan berriak”. Deialdia Abenduaren 23an emango dute.