BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

FEDERAZIOAREN AZALPENA

Euskadiko futbol selekzio nagusiaren inguruko azalpena.

Euskadiko Futbol Federazioaren azalpena

 

Euskadiko Futbol Federazioko zuzendaritza berriaren lehentasuna izan da selekzio nagusiak jokatzen duen neurketa berreskuratzea. Etorkizunean ere hala izango da Euskal Futbolaren Batzar Orokorrean adostu zen gisara.

 

Hala ere, Federazioak onartu beharra dauka orain arte huts egin duela.

 

Hasiera batean jokalari batzuk prest zeuden partida jokatzeko. Euren jarrera positiboari esker aurrera egiteko bideak adostu ziren. Batetik, selekzioari Euskal Selekzioa deitzea adostu zen. Bestetik, Federazioak ofizialtasunaren aldeko apustua egiteko konpromisoa berretsi zuen. Era berean, zazpi herrialdeetako jokalariak aintzat hartzea adostu zen.

 

Jokalari guztiek, ordea, ez zuten bat egin adostutakoarekin, eta Federazioak ez zuela ofizialtasunaren alde nahikoa egiten argudiatuz uko egin zioten partida jokatzeari.

 

Egoera honen aurrean hainbat bilera egin dira alde guztien artean azken hiru hilabeteetan. Bilera horietan Selekzioko aukeratzaileek eta klubetako aginteriek ere hartu dute parte –Federazioak eskerrak eman gura dizkie egin duten ahaleginarengatik-. Hala ere, ezinezkoa izan da abenduaren 22an jokatzea aurreikusita zegoen partida berreskuratzea. Azkenean, jokalari guztiek egin diote uko neurketan parte hartzeari.

 

Euskadiko Futbol Federaziok ez du gertatutakoaren gaineko baloraziorik egingo. Hala ere, aurrera begira lanean jarraitzeko asmoa daukala berretsi gura du.

 

Erakunde onentzat desengainu handia izan da gertatutakoa, eta, era berean, pena dauka euskal gizartearen sektore askotan neurketa berreskuratzeko aukerak sortu duen ilusioaren aurrean norgehiagoka antolatzeko aukerarik ez izateagatik. Bestalde, benetan ezagutzen ez diren arrazoiak tarteko euskal futbola osatzen duten taldeak bigarrenez diru sarrera barik lagatzea deitoratu gura du Federazioak.