Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

FINALERA!

18 urtez azpiko Euskadik 3-0 hartu du mendean Madrid Espainiako Txapelketako finalerdian. Finalean Valentziaren kontra meurtuko ditu indarrak (igandea, 13:00).

18 urtez azpiko Euskadik berriz egin du Espainako txapelketan. Azken ekitaldietan maila bikaina erakusten ari da eta oraingoan ere finalerako txartela eskuratu du. Oskar Tabuenkak zuzentzen duen taldeak erronka gaitza izan du. Izan ere, Madril hartu behar izan du mendean. Aurkaria goi mailako selekzioa da eta, gainera, etxean aritu da. Hala ere, ez du inolako aukerarik izan lehia irabazteko. Izan ere, Euskadi nagusi izan baita hasieratik amaierara.

Partida borobila jokatu arren, gure selekzkioari kosta egin zaio berdegunean erakutsitako nagusitasuna markalgailuan islatzea. Lehen zatia amaitzear zegoela aurreratu du Euskadi Hector Castillok. Zailena egin ostean gauzak errazagoak izan dira selekzioarentzat. Jokoaren kontrola Aitor Paredesek baliatu du norgehiagoka borobiltzeko. Athleticeko harribitxiak bi gol egin ditu Euskadiren futbol festa osatzeko.

Euskadik Valentziaren kontra neurtuko ditu indarrak finalean.  Valentziak Kanariar Irlak hartu du mendean 1-0. Lehia igandean jokatutako da Boadilla del Monteko udal futbol zleaian 13:00etik aurrera.