Futbol Emotion Euskadiko Futbol Federakundeko hornitzaile berria
Futbol Emotion Euskadiko Futbol Federakundeko hornitzaile ofizial berria da. Euskadiko Futbol Federakundeak Futbol Emotion enpresarekin batera lortutako akordioari esker, Adidas marka alemaniarra patrozinatzaile tekniko ofizial berria bihurtu da. Modu honetan, denboraldietarako kirol materiala Adidas markakoa eta Federakundearen bereizgarriekin behar bezala pertsonalizatuta izango da gure jokalari, entrenatzaile, begirale eta pertsonal guztientzako.
Gainera, Euskadiko Futbol Federakundeak atsegin handiz adierazten du akordio honi esker aurrerago interesa duen pertsona orok gure selekzioaren arropa ofiziala erosteko aukera izango duela.