Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

Garaipen kutsua duen berdinketa

Juanjo Arregik zuzendutako selekzioak bana berdindu du Mini Estadin partida serioa jokatuta. Ondoren, penaltietan nagusi izanda irabazi du Euskal Selekzioak Mendeurren Kopa. Nekaneren lesioa izan da eguneko notizia txar bakarra.

Lau mila jarraitzaile pasatxo elkartu da Miniestadin Kataluniak eta Euskal Selekzioak jokatu duten partida ikusteko. Sekula zelai horretan emakumezkoak ikusteko batu den jende kopururik handiena, hain zuzen. Eta ez dute aspertzeko betarik izan. Izan ere, Kataluniak eta Euskal Selekzioak lehia parekatu, borrokatu eta intentsite handikoa jokatu baitute. Inork ez duela galdu gura izan, alegia.

Etxeko selekzioa indartsu zelairatu da. Alexia kapitainaren gidaritzapean joko landu eta azkarra egiten ahalegindu da Katalunia. Horren aurrean, nahikoa lan izan du gure selekzioak atea hutsean mantentzeko. Baina minutuak aurrera joan ahala berdindu egin da lehia. Arregiren taldeak gainetik kendu du aurkariaren presioa eta zelai erdiko borroka izan da nagusi. Intentsitate handiko eta gol aukera gutxiko lehen zatia izan da. Tartean, festa ilundu duen Nekaneren lesioa gertatu da. Ea azkar osatzen den.

Bigarren zatian aldaketak egin dituzte bi aukeratzaileek eta horrekin batera aldatu egin da lehia. Lerro artean zulo handiagoak egon dira eta horrek areetara errazago ailegatzeko aukera eman die bi taldeei. Horietako agerraldi bat baliatu du Naiara Beristainek Euskal Selekzioa aurretik jartzeko. Valentziako futbolariaren eskuinkada bortitzak ez du erantzunik jaso Kataluniako atezainaren partetik. Bazirudien nahikoa izango zela prestigio handiko garaipena eskuratzeko, baina luzapenean ez dira elkar ondo ulertu bi erdiko atzelariak eta argi egon den Correderak berdinketaren gola egin du. Hortaz, penaltietan erabaki da Mendeurren Kopa. Bada, Mariasun Quiñones erabakigarria izan da jaurtiketa txandan. Realeko atezainak bi jaurtiketa geratu ditu eta Euskal Selekzioaren izenan jaurti duten lau futbolariek ez dute kale egin:  Beristain, Lareo, Corres eta Baños izan dira goleatzaileak. ZORIONAK!

Katalunia: Pons, Estella, Pereira, Gutierrez, Dieguez, Georgina Carreras, Alexia Putellas, Ferez, Ouhabi, Garcia, Torrejon. Jokalari hauek ere jokatu zuten: Rafols, Soldevila, Nicart, Corredera, Serna, Verges, Garcia, Mendoza.

Euskal Selekzioa: De la Nava, Vicente, Ramajo, Paredes, Gimbert, Diez, Mugarza, Leire Baños, Murua, Garcia, Corres. Jokalari hauek ere jokatu zuten: Quiñones, Unzue, Encinas, Naiara Beristain, Bajo, Lareo, Nabaskues.

Golak: 0-1. Beristain (74. min.); 1-1. Corredera (90. min.). Penaltietan, 3-4 irabazi du euskal selekzioak.