BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Gazteen Ohorezko Maila (AF) bigarren fasean sartu da

Areto Futboleko Gazteen Ohorezko Maila bigarren fasean sartuko da asteburu honetan. Lehen fasean euskal taldeak elkartuta zeuden, eta orain sailkapenak banatuko ditu.

Lehen fase honetako lehen lau sailkatuak 2c multzoan egongo dira, 2b multzoko lau sailkatu onenekin batera. Gainerako laurak 2D taldean sartuko dira, 2b taldeko gainerako 4ekin batera.

2c taldea osatzen duten taldeak, kopan postu bat lortzeko lehiatuko dira, non talde horretako bi sailkaturik onenak sartuko diren. 2D multzoko taldeen helburu nagusia mailari eustea izango da, puntu gutxien biltzen dituzten bi taldeek behera egingo baitute.

Nabarmentzekoa da lehen faseko puntuak bigarren faserako metatzen direla, ondorioz lehen fase honetako emaitzak oso garrantzitsuak dira.

Multzoak honela geratzen dira:

2C Multzoa
Lauburu KE Ibarra
Jarrilleros FS Portugalete
CD Aerolink Elorrietako
CFS Castro Urdiales
CD Gijon Playas
La Esperanza-Rangers
Inter Yesos
EFS de Siero

2D Multzoa
Portus Amanus
Iturriondo
Gora Bilbo
Otxartabe
CDE Mar Rock
CD Gijon Perchera
Racing de Mieres