BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

GAZTETXO MAILAKO IV. COCA COLA KOPA

Espainiako Futbol Federazioak eta Coca Colak elkarlanean antolatutako torneoa hastear da. Euskadiko Futbol Federazioari dagokio elkarte autonomikoan jokatu beharreko sailkatzeko fasea antolatzea. Bada, lehen fase hau Zubietan jokatuko da maiatzaren 14an.

Taldea hauek izango dira parte hartzaileak.

*  Katete Mailako Euskal Liga: Athletic Club, Real Sociedad de Fútbol, Deportivo Alavés, Santutxu F.C. eta Danok Bat Club.

* Bizkaiko Ohorezko Maila: S.D. Leioa.

* Gipuzkoako Ohorezko Maila: Antiguo’ko K.E. “B”.

* Arabako Ohorezko Maila: C.D. Ariznabarra.

Irabazten duen taldeak hurrengo faserako txartela eskuratuko du. Halaber, Euskadiko Federazioak eta Coca Colak talde bat osatuko dute txartela eskuratu ez duten taldeen artetik aukeratutako futbolariekin. Selezkio horrek ere hurrengo fasean hartuko du parte.

Bigarren fasea sei multzotan banatuko da. Bada, gurean irabazi duten talde eta selekzioak Errioxa eta Gaztela Leongo ordezkariak izango dituzte aurkari maiatzaren 29an Burgosen jokatuko den fasean.