Gernika eta Santutxu, plenoak hirugarren mailan
Euria, futbola, lokatza, … Futbolaren esentzia purua izan dugu asteburu honetan gure zelaietan.
Gernika eta Santutxu dira orain arte hirugarren mailan puntu guztiak lortu dituzten talde bakarrak. Gernikako taldeak 0-1eko garaipena lortu zuen Tolosaren aurka, Bilbokoek berriz 2-0eko garaipena eskuratu zuten Maionan Sestao Riveren aurka. Asteburu honetan, Azaroak 1, buruz-buru lehiatuko dira Urbietan. B Multzoan berriz Urduliz nagusi da, lau punturekin, asteburu honetan Basconiaren aurka jokatutako partiduan berdinketa lortzeari esker.
Bigarren B mailan Amorebieta da hoberen kokaturik dagoen euskal taldea. Urritxen jokatzen duen taldeak lau punturekin bigarren B mailako A azpimultzoaren bigarren porturaino igo da, 4 punturekin. Jarraian Alaves B, Real Union eta Real Sociedad “B” aurki ditzazkegu, talde bakoitzak garaipen bakarrarekin.
Emakumezkoen Lehen Nazional mailan Real Sociedad “B”-k sailkapenaren buruan jartzeko partidua irabazi zion San Ignaciomri (3-0). Txapelketa erabat berdindurik dago; Bizkerre, Añorga, San Ignacio, eta Oiartzun hiru punturekin kokaturik daude. Hurrengo partiduan Añorga eta Oiartzun elkarren aurka arituko dira.
Informazio guztia gure txapelketak atalean ikusgai.