Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

GOSEA ETA JOKOA

Euskal Selekzioak erraz hartu du mendean Estonia etxetik kanpo jokatu duen bigarren partidan.

Futbolean irabazteak balio du. Jokoan zerbait egon ala ez, jokalariek barneratuta dute zelaia zapaltzen duen unean euren onena eman beharra daukatela. Zer esan norberaren herria defentsatzen bada.

Motibazioaz gainezka zelairatu ziren Jose Alvarezek zuzendutako jokalariak. Eta lehen minututtik erakutsitako gose eta grinak berehala izan zuen isla. Ordulaurdena bete orduko bideratuta eta ia erabakita utzi zuen lehia selekzioak. Eunatek sartu zituen lehen bi golak, 2. eta 6. minutuetan, eta Nekanek 0-3koa, Iraiaren erdiraketa zehatza jasota burukada onean.

Estoniak ez zuen ezer egiteko aukerarik izan. Ez zioten utzi.. Etxekoak baloiaren atzetik ibili ziren hasiera-hasieratik eta lehen zatian jipoi handia bat hartzetik gertu egon ziren. Euskal Selekzioak makina bat aukera izan baitzituen gura adina gol sartzeko. Elastiko verdea baino ez zen ikusten berdegunean. Kontuak kontu Aintzane Encinasek egin zuen laugarrena atseden hartzera joan aurretik.

Bigarren zatia lasaigoa izan zen. Euskal selekzioak hanka altxa zuen. Besteak beste, gisa horretako partidetan gertatzen den legez, aldaketa asko egon zirelako. Horrek, erritmoa kendu zion lehiari. Hala ere, selekzioaren nagusitasuna nabarmena izan zen. Eta, beste behin, Encinasek baloatu zuen selekzioaren aginte makila Iraialk hegaletik egindako jokaldi bat kaltitatez sareetara bidaltzeko. Eraskustaldia.

Estonia: Hoop; Roops, Lepik, Saar, Laanmae; Trutsi, Ounpuu, Himanen; Vals, Bannikova eta Tammik. Ondoren jokatu zutenak: Rosen, Vilipuu, Pello, Toom, Kallas eta Uleksin.

 

Euskal Selekzioa: Cornejo; Iturregi, Bergara, Unzue, Ramajo; Lizaso, Gimbert; Encinas, Corres, Eunate; eta Nekane. Ondoren jokatu zutenak: Guarrotxena, Alvarez, M. Diaz, Nahikari, Itxaso, Zelaia eta E. Aizpurua.

 

Golak. 0-1. Eunatek (2. min.); 0-2. Eunatek (6. min.). 0-3. Nekanek (11. min.); 0-4. Encinasek (35. min.); 0-5. Encinasek (71. min.).