Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

Gure mutilek ere lautik hiru

Multzoko bigarrenak Logroñon

14 eta 16 urtez azpiko selekzioek estatu mailako txapelketaren lehen fasea jokatu dute asteburu honetan. 14 Urtez azpiko selekzioak ezin izan du Galizia garaitu jokatutako lehen partiduan, 3-0 galduz. Bigarren egunean berriz, etxeko selekzioa garaitzea lortu du Jordi Telletxeak zuzendutako taldea, 1-0. 16 Urtez azpiko selekzioak berriz bere bi partiduak irabaztea lortu du. Egoitz Mendizabalek zuzendutako selekzioak Galizia (3-1) eta Errioxa (3-0) garaitzea lortu du, hurrengo faserako ezinbestekoak izango diren sei puntu lortuz.

Hurrengo fasea Martxoaren 6tik 8ra jokatuko da.