BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Gure selekzioak bueltan dira!

Asteburu honetan gure selekzioak entrenamenduetara bueltatuko dira 16 eta 19 urte azpiko selekzioen lehenengo sesioekin. Ospatzeko arrazoia. Izan ere, selekzioekin gauzatu ziren azken jarduerak 2020ko martxoan izan ziren.

Mariano Alberdi eta José Manuel Corralechek zuzendutako mutilek igande honetan beteko dute lehenengo entrenamendua. 16 urte azpiko selekzioa Pasaia Donibaneko Udal Kiroldegian egingo du 17:00etan. 19 urte azpiko selekzioa, aldiz, Lezoko Bekoerrota Polikiroldegian.

Honela, bada, bi selekzioek Cadizko San Fernandon (Andaluzia) 2022ko urtarrilaren 8tik 15era jokatuko dituzten Espainiako txapelketetarako prestakuntzari hasiera emango diote. Aurkari berberak izango dituzte aurrean. Multzoa Kanaria, Aragoi eta Nafarroarekin partekatzen dute biek.