Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

Hamarkada baten ostean, berriro areto futboleko Euskal Selekzioa-Catalunya

Bi taldeak 2004ko otsailean neurtu ziren Bartzelonan eta etxekoak nagusitu ziren (4-2).

Hilaren 27an, Santurtziko Polikiroldegian jokatuko den nagusi mailako Euskal Selekzioa eta Catalunyaren arteko areto futboleko partida (16:15ean) orain dela hamarkada bat jokatu zutenaren errebantxa izango da. Bi taldeak Bartzelonako Planet Fútbol Ferian neurtu ziren 2004ko otsailaren 18an, hain justu, eta etxekoek, Ohorezko Mailako bederatzi jokalariekin eta Zilarrezko Mailako beste hiru futbolariekin, 4-2 irabazi zuten, azken txanpan izandako penalti eta penalti-bikoitza bati esker.

Euskal Selekzioak, berriz, Ohorezko hiru kirolari zituen: Miñambres (Gestesa Guadalajara), Alberto Paz (Valentziako Vijusa) eta Jesús Clavería atezaina (Interviú Boomerang). Horrek Munduko Txapelketa eskuratu zuen 2000. urteanm estatuko konbinatuarekin jokatzen zuela. Beste futbolariak Zilarrezko Mailan aritzen ziren, Miguel, Raúl eta Roberto (Bilbo), Aiert eta Pedro (Castro) eta Merino, Karrera, Prados eta Montxi (Ibarra), hain zuzen ere. Aulkian, Venancio López bilbotarra zegoen, gaur, Espainako hautatzailea da eta orduan Guatemalan entrenatuz eman zuen garai bukatu berria zuen.

 

Gauzak hala, Santurtzin hilaren 27an izango den neurketa interes handikoa izango da, jokalari batzuk erretiratuta badaude ere, beste batzuk, nazioarte mailan aritu diren Torres eta Dani Salgado; esaterako, Catalunyako zerrendan sar daitezkelako eta Euskal Selekzioak ere oso talde sendoa osatuko duelako. 

 

2004 otsailaren 18an jokatutako partidaren datuak hauexek izan ziren: 

 

Catalunya: Fran Romero, Gay, Andreu, Óscar Redondo eta Torras – hasierako bostekoa – Dani Salgado, Mateo, Muñoz, David Mora eta Ruiz.

Euskal Selekzioa: Jesús, Miñambres, Alberto Paz, Pedro eta Raúl – hasierako bostekoa – Aiert, Rober, Montxi, Karrera, Prados, Merino eta Miguel.

 

Golak: 1-0, 7. minutuan; Andreu. 1-1, 14. minutuan; Prados. 2-1, 20. minutuan; Andreu. 2-2, 25. minutuan; Miñambres. 3-2, 35. minutuan; Dani Salgado (penaltiz). 4-2, 38. minutuan; Dani Salgado (penalti bikoitza).

 

Gora-beherak: 2.300 pertsona bildu ziren Bartzelonako Planet Fútbol Ferian norgehiagoka hori ikusteko.