Hegoaldeko selekzioa nagusi Iparraldekoaren aurrean
Seaskak antolatutako futbol festa arrakastatsua izan da oso. Donibane Lohitzuneko Kexiola zelaian giro bikaina egon da Euskal Herriko Hegoaldeko eta Iparraldeko beteranoen selekzioen arteko partida ikusteko. Emaitza gutxienekoa bada ere, Hegoaldek ez du gupidarik izan aurkariarekin. 0-7 irabazi du neurketa. Iturrino, Alkorta (2), Idiakez, Loroño (2) eta Irazusta izan dira goleatzaileak.