Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

HIRU PARTIDA KATALUNIAREN KONTRA

Euskal Selekzioak lagunarteko partida jokatuko du Kataluniaren aurka San Mamesen abenduaren 28an. Neurketa iluntzeko 20:30ean hasiko da. Atzo gauzatu zen bi federazioen arteko akordioa. Halaber, hilaren 27an, areto futboleko eta emakumezkoen futboleko neurketak jokatuko dira Euskal Selekzioaren eta Kataluniaren artean. Areto futboleko lehia Santurtziko El Puerto Kiroldegian jokatuko da arratsaldeko 16:15etatik aurrera, eta emakumezkoen arteko norgehiagoka, berriz, 18:30ean jokatuko da Barakaldoko Lasesarren.