Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

Hoberuntz

Areto-futoleko selekzioek hobertantz joan dira Navalmoral de la Matan jokatutako txapelketan

16 eta 19 urtez azpiko areto-futboleko selekzioek estatu mailako txapelketaren aurre-fasea jokatu dute asteburu honetan Navalmoral de la Matan. Lehen jardunaldia gogorra izan zen, bi partiduak galduz.

Kadeteek 15-0eko markagailua jaso zuten, gazteek berrik 4-0ekoa. Bigarren jardunaldian etxeko selekzioaren aurka neurtu ziren gure jokalariak. 16 Urtez azpikoek nabarmen hobetu zuten, Extremadurari aurre eginez, 3-0 galduz. 19 Urtez azpikoek partiduan sartuta egon ziren azken momenturarte, eta akats txikiak partidua galtzeak ekarri zuen (6-3). Azken jardunaldian bi selekzioek aldeko markagailuarekin amaitu zuten txapelketa. Ballesterosen mutilek Melillari 3-1 irabaztea lortu dute asteburuan jokatutako partidu onenean. Ballesterosek zuzendutako selekzioak Melillaren taldea irabaztea lortu du ere, 3-9.