BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Iker Bilbaok Euskadi 3. Mailako selekzioa zuzenduko du

3. Mailako Euskadiren itzulera Irlandaren aurkako partidu batekin izango da maiatzaren 2an Lasesarren 19:30tan. Konbinatuaren itzuleraren eta partiduaren berri eman eta gero, gaur talde teknikoaren aurkezpenaren txanda heldu da.

Taldeko burua Iker Bilbao izango da. Jokalari moduan SD Amorebietari lotuta egon zen nagusiki. Bertan, sartutako golei esker gailendu. Gainera beste taldeen artean, Portugaleten egon zen ere. Entrenatzaile moduan 2. Mailako SD Leioa entrenatu zuen.

Bere alboan 2. entrenatzaile gisa Aitor Zubizarreta egongo da. Zumaiako eta Ermuan ibili ostean, Azpeitiako Lagun Onak taldera iritsi zen. Han 3. Mailako taldea emaitza onak lortuta zuzendu zuen.

Prestakuntza fisikoa Gorka Blascoren ardura izango da. Eskarmentu handia duen kidea SD Leioa, Barakaldo CF eta Club Portugaleten egon ondoren. Urtzi Iturriozena izango da atezainak beti prest edukitzearen ardura. Atezain ohia Athletic Club, Real Sociedad eta Deportivo Alavesen ibilia da eta azken honetan atezainen entrenatzaile gisa jardun du.

Azkenik, baina garrantzi berdinarekin fisioterapeuta lanetan Asier Ballastra egongo da. 3. Mailako hainbat taldeetan (CD San Jose Soria, JD Somorrostro eta UD Samano) eskarmentua bildu ondoren staff-arekin bat egingo du gure 14 urte azpiko selekzioarekin egon ondoren.

Laburbilduz, erronkari aurre egiteko maila handiko eta 2019-20. denboralditik lehiatzen ez zen 3. Mailako Euskadiko selekzioa lideratzeko talde teknikoa.