BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Ikusmin handia Euskal Selekzioaren lan saioan

Ehunka zale joan dira Lezamara Amorrortuk eta Etxarrik zuzendutako selekzioa gertutik jarraitzeko asmoz.

Euskal Selekzioaren jarraitzaileek futbol gosea daukate. Hala ikusi ahal izan da Etxarrik eta Amorrotuk zuzendu duten lan saioan. Ehunka jarraitzailek interes handiarekin jarraitu dute Selekzioaren entrenamendua. Ordutebeteko lan saio arina egin dute. Xabi Alonso, aukeratzaileen baimenarekin, izan da huts egin duen bakarra. Erdilari bikaina bihar batuko da espediziora.

Euskal Selekzioaren lan saio ostean Tunisiakoaren txanda ailegatu da. Aurrez, Sami Trabelsi aukeratzaileak prentsa agerraldia egin du. “Motibatuta gaude. Afrikako Kopa ari gara prestatzen. Nik uste dut erritmo handiko neurketa lehiatua izango dela biharkoa. Bestalde, Euskal Selekzioa talentu handiko taldea dela iritzi diot”, adierazi du Trabelsik.

Sarrerak eskuratu daitezke oraindik

Beste behin zaleek ondo erantzungo dute Euskal Selekzioak jokatuko duen neurketan. Katedrala ez da beteko, baina euskal jokalariek ez dute babes faltarik izango. Hala ere, gura duenak sarrerak eskuratu ditzazke San Mameseko txarteldegietan.