BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Ilbon Urizar Azpitartek, Euskadiko Futbol Epaileen Batzordeko presidenteak, ez du karguan jarraituko

  • Javier Landeta Euskadiko Futbol Federakundeko presidenteak eskerrak eman nahi dizkio “euskal arbitraje eta futbolaren mesedetan egindako lanagatik”

Bilbon, 2022ko irailaren 23an.- Ilbon Urizar Azpitartek, Euskadiko Futbol Epaileen Batzordeko presidenteak, ez du karguan jarraituko. Hala jakinarazi zion atzo Euskadiko Futbol Federakundeko presidente Javier Landetak. Landetak eskerrak eman nahi dizkio denbora honetan guztian “euskal arbitraje eta futbolaren mesedetan egindako lanagatik”.

Kargu-uztearen arrazoia Euskadiko Futbol Federakundeak federakundean bertan eta Epaileen Batzordean orainaldirako eta etorkizunerako ezarri nahi duen estrategiarekin bat datorren beste norabide bat eman nahi izatea da. Federakundeak zorterik onena opa dio etorkizuneko proiektuetan.