Infantilak: Athletic eta Real izan dira txapeldunak
Athletic eta Reala izan dira txapeldunak lehen urteko eta bigarren urteko infantilen arteko Euskadiko txapelketan. Lehen urtekoetan Athleticek penalti jaurtiketatan hartu du mendean Reala Zubietan jokatu den finalean –neurketa bina amaitu da-. Bigarren urtekoen arteko finala Realak eta Danok Bat-ek jokatu dute Lezaman. Txuri-urdinak izan dira nagusi 2-1.