Ipar Arriaga-Gasteiz Euskal Ligako taldea da
Ipar Arriaga-Gasteiz Emakumezkoen Euskal Ligako talde berria da Arabako Lurraldeko lehenengo mailatik igoera lortu eta gero. Jardunaldi baten faltan lortu du eta denboraldi osoan zehar bere aurkari zuzena izandakoaren zelaian.
Aranbizkarraren aurka 3 puntuak lortu eta gero, Gasteizko taldeak ia perfektua izan den denboraldiari amaiera bikaina eman zion. Partidurik galdu gabe eta berdinketa bakarra eskainiz bere aurkariei, Ipar Arriaga-Gasteiz Euskal Ligako taldea bihurtu zen larunbatean Liga irabazita.
Euskadiko Futbol Federakundetik Ipar Arriaga-Gasteiz zoriondu nahi dugu lortutako igoeragatik eta egindako denboraldiagatik.