BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

JARDUNALDIA: Harrobiko lana taldeko kiroletan: Akademia ereduak

Futboleko Euskal Federazioak “Harrobiko lana taldekako kiroletan: Akademien ereduak’ jardunaldiko kolaboratzailea da. Kiroleskolak (Eusko Jaurlaritza) eta SD Eibar Fundazioak antolatzen duten jardunaldi hau ekainaren 10ean izango da, Eibarren.

Jardunaldi honen helburua klub profesionalen eta ez profesionalen harrobi ereduen artean hausnarketa egitea da, Euskadin maila profesionalean eta afizionatu mailan dauden eredu egonkorren ikuspuntua emateko asmoz.

Ekitaldi hau kirol-klubetako eta euren harrobietako zuzendari eta koordinatzaileei, teknikariei, entrenatzaileei, prestatzaileei, eta Jarduera Fisikoaren eta Kirol Zientzien ikasleei zuzenduta dago.

Jardunaldian zehar, hainbat profesional esanguratsuk harrobiko eredu arrakastatsuak erakutsiko dituzte. Futbolak toki garrantzitsua izango du jardunaldi honetan, besteak beste, Bartzelonak, Eibarrek, Alavesek eta Añorga futbol klubek harrobian egiten duten lan erakustiko dute eta.

Jardunaldiak 21€ balio du. Dena den, Futboleko Euskal Federazioaren laguntzari esker, futbol klubetako partaideek deskontua izango dute eta 14€ baino ez dute ordaindu behar izango (bazkaria barne).

Informazio gehiago nahi izanez gero: 

http://www.sdeibar.com/eu/fundazioa/heziketa/kongresua-harrobiko-lana-taldeko-kiroletan-akademia-ereduak