BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Etiketak: - 

Javier Irureta da Euskal Selekzioko aukeratzaile berria

Entrenatzaile irundarrak Mikel Etxarrirekin batera zuzenduko du Selekzioa. Javier Iruretak onartu egin du Euskadiko Futbol Federazioak egindako eskaintza. Horrenbestez, Athleticeko kirol zuzendariak beteko du Jose Angel Iribarrek utzitako postua. Jabo esperientzia handiko entrenatzailea da. Espainiako Lehen Mailan 600 partidatik gora zuzendu ditu. A Coruñako Deportivorekin irabazitako Liga eta Kopa dira bere lorpenik garrantzitsuenak. Hala ere, zuzendu dituen talde guztietan emaitza onak eskuratu ditu. Datorren maiatzaren 25ean Tallinen izango da Euskal Selekzioak Estoniaren aurka jokatuko duen lagunartekoa zuzentzen. Ez da Selekzioa entrenatu duen lehen aldia. 1990. hamarkada hasieran neurketa bat zuzendu zuen.