BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Jokoa eta golak San Mamesen

Euskal Selekzioak merezita hartu du mendean Tunisia Illarramendik, Adurizek eta Oiartzabalek sartutako golei esker (3-1).

Euskal Selekzioak lehen zati ikusgarria jokatu zuen. Futbol gosez zelairatu zen eta lehen minututik argi utzi zion Tunisiari garaipena zuela xede. Ez zuen amore eman lortu arte. Baloiaren jabetza abiapuntu hartuta Tunisiaren atea estutzen hasi ziren Mikel Etxarrik eta Jose Mari Amorrortuk zuzendutako taldea. Euskal Selekzioak ez zuen denbora asko behar izan soropileran zegoen aldea markagailuan islatzeko. Ilarramendik area barrutik egindako jaurtiketa aurkari baten gorputzean jo eta atezaina engainatuz sareetan amaitu zen. Pozez txoratzen zeuden harmailetan zeuden 15.000 zale inguruak.

Markagailuan aurreratu bezain laster bigarrena ere gertu izan zuen gure selekzioak. Adurizek eta Muniainek ondo ulertu zuten elkar, baina azken honen jaurtiketa langara joan zen. Markagailuan atzetik joan arren, Tunisia ez zegoen garaipena oparitzeko prest. Bi egun lehenago argi eta garbi erakutsi zuen zein indar zuen Katalunia mendean hartuta. Bi aukera on sortu ostean hirugarrenean Ferjani Sassik ez zuen barkatu area barruan izan zuen aukera. Bana ordulaurdena bete aurretik. Baina ez ziren berdintzearekin amaitu lehen minutu eroak. Izan ere, bi minutu beranduago Aritz Adurizek burukada ikusgarria egin zuen baloiak langa jo eta sareetan amaitzeko. Aurrelariaren hamabigarren gola izan zen elastiko berdearekin.

Selekzioko killer-aren golak beratu egin zituen bi taldeak. Partidaren erritmoa jeitsi egin zen, baina Euskal Selekzioak lehia kontrolatzen jarraitu zuen. Nagusi zen soropilean. Eta nagusitasun horren ondorioa hirugarren gola izan zen. Selekzioarekin debuta egin zuen Mikel Oiartzabelek buruz sartu zuen gola Xabi Prietok eskuin hegaletik egindako erdiraketa neurtua baliatuz. Lehen zatia borobiltzeko era ederra izan zen.

 Atsedenalditik bueltan talde osoa aldatu zuten aukeratzaileek. Lehen minutuetan ez zen asko nabaritu, baina lehiak aurrera egin ahala Tunisiak estutu egin zuen Oier Olazabalek zaindutako atea. Hala ere, ez zen nahikoa izan aldea murrizteko.

Euskal Selekzioa: Iraizoz; Capa, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, Balentziaga; San Jose, Illarramendi; Xabi Prieto, Muuniain, Oiartzabal, eta Aduriz. Bigarren zatian: Oier; Zaldua, Boveda, Etxeita, Bertxitxe; Dani Garcia, Manu Garcia, Iturraspe, Susaeta, Sabin Merino; eta Toquero .

Tunisia: Ben Cherifia; Sassi, Ben Youssef, Dhaouadi, Lahmar, Meriah, Khenissi, Abdelrazzek, Bguir, Khalifa, Naguez eta Ben Cherifa. Bigarren zatian: Kchouk, Hadadi, Msakni, Sliti, eta Azouni.