BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Jokoa, golak eta ikuskizuna

Euskal Selekzioak erraz hartu du mendean Bolivia eta berretsi egin du gorengo mailan lehiatzeko gai dela. Aduriz (2), Toquero (2), Ibai eta Agirretxe izan dira goleatzaileak. Ikuskizun paregabea eskaini zuen Euskal Selekzioak Boliviaren kontra. Gorengo mailan ez dira egunero sei gol sartzen. Zer esanik ez elkarrekin jokatzen ohituak ez dauden futbolariak tartean egonez gero, baina Anoetako partidak berretsi zuen lehendik ere jakinekoa zena: Euskal Selekzioa lehiakorra dela oso.
Xabier Azkargortak zuzentzen duen taldeak errespetua ematen zion euskal espedizioari. Hautatzaile gipuzkoarrak ilusioa eraman du Boliviara eta apurka-apurka talde lehiakorra egitea lortuko duela dirudi. Baina atzokoan ezin izan zuen ezer egin Etxarri- Amorrortu bikoaren taldeak erakutsi zuen joko erauntsiaren aurrean. Neurketaren orduerdia bete orduko erabakita zegoen partida: Adurizek birritan, Toquerok beste bitan, Ibaik eta Agirretxek sartutako golek zelaian ikusi zena islatu zuten. Euskal Selekzioa Bolivia baino askoz gehiago izan zela. Lehen minututik hartu zuen aginte makila etxean aritu zen selekzioak. Xabi Alonsoren eta Beñaten gidaritzapean erraz jokatzeko aukera izan zuten Iraola, Xabi Prieto eta enparauek eta aukerak bata bestearen atzetik sortu zituzten. Euskal Selekzioak lau gol sartu zituen baina askoz gehiago sartzeko aukerak sortu zituen. Ikusgarria izan zen gure ordezkariek lehen zatian egin zuten lana. Txapela kentzekoa. Bideoan gorde eta futbolean jokatzen ikasten ari direnei erakutsi beharrekoa.
Suziri jaurtitzaileei txistu
Albiste txar bakarra egon zen lehen zatian. Zale gutxi batzuk bota zituzten suziariak eta horrek eragin zituen arazoak, hain zuzen ere. Lotsagarria izan zen euren jarrera. Gainerako zaleak ere konturatu ziren egiten ari ziren minaz eta txistu egin zieten. Errepikatu ezin den kontua da.
Batzuk ikuskizuna zapuzten ahalegindu ziren arren, partidak aurrera jarraitu zuen. Bigarren zatia ez zen lehen zatia bezain ederra izan, baina atsedenaldi ostean ere nagusi izan ziren Euskal Selekzioko ordezkariak. Berdegunean zuten kontrolari esker bostgarren gola sartu zuen Toquerok eta aldagelarako bidea hartu aurretik beste bat sartzeko aukera izan zuen, baina atea hutsik zegoela egin zuen errematea zutoinera bidali zuen. Berdegunean Lehendakariaren tokia hartu zuen Agirretxek egin zuen seigarrena neurketaren azken minutuan. Hori bai, horren aurretik lotsarenak egin zituen Boliviak Motons erdilariaren bitartez. Euskal Selekzioa garaipenarekin eta ikuskizuna emanez aldarrikatu zen.

Euskal Selekzioa: Iraizoz; Iraola, Iñigo Martínez, Mikel González, Balenziaga; Beñat, Xabi Alonso, Xabi Prieto, Ibai; Toquero eta Aduriz. Neurketan parte hartu zuten gainerako jokalariak hauek izan ziren: Zubikarai, Carlos Martínez, Labaka, Castillo, Oier, Rico, Susaeta, Sola eta Agirretxe.

Bolivia: Galarza; Mendez, Zenteno, Valverde, Bejarano, Barna, Veizaga, Azogue, Mojica, Saucedo eta Peña. Neurketan parte hartu zuten gainerako jokalariak hauek izan ziren: Jimenez, Melean, Segovia, Pontons, Arce eta Vaca.