Katalunia-Euskal Selekzioa, abenduaren 26an
Kataluniak eta Euskal Selekzioak lagunarteko partida jokatuko dute Camp Noun datorren abenduaren 26an. Neurketa 21:30ean hasiko da. Aurrez, 18:45etik aurrera, emakumezkoen selekzioak ariko dira nor baino nor gehiago Miniestadin.