Katalunia- Euskal Selekzioa partiden aurkezpena, abenduaren 9an
Gizonezko eta emakumezko selekzioek jokatuko dituzten lehien zehaztazun guztiak Camp Noun egingo den agerraldian emango dira 13:30etatik aurrera.
Euskadiko Futbol Federazioak ordezkaritza zabala bidaliko du Bartzelonara. Luis Mari Elustondo presidentearekin batera, Kepa Allica Idazkari nagusiak, Mikel Etxarrik gizonezkoen aukeratzaileak, eta Juan Jose Arregi emakumezkoen hautatzaileak hartuko dute parte ekitaldian. Kataluniako Federaziotik ere ez da inor faltako.
Agerraldian norgehiagokaren kartela aurkeztuko da eta, era berean, sarreren prezioak jakinaraziko dira.