Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

Kopako bigarren fasea

Aste honetan jokatutako errege kopako lehen fasean gure zazpi taldeetatik lauk aurrera egitea lortu dute. Gaur, lau talde horiek, bigarren faseko zozketan egon dira, urtarrilean jokatuko dena.

Amorebieta Logroñes garaitu eta gero, eta Portugalete Ponferradina bere gain hartu eta gero, izango dira EFF-ko Bigarren B mailako taldeen ordezkariak. Haietaz gain, lehen mailako Alaves eta Eibar ere arituko dira kopako bigarren txandan. Hirugarren mailako Sestaok eta Anaitasunak ezin izan zuten aurrera egin, nahiz eta lehenengoak luzapena jokatu, eta bigarrenak Getaferi aurrez-aurre jokatu. Bigarren B mailako Leioak ezin izan zuen Villarreal gogorrari aurre egin.

Lehen faseko emaitzak

Gaur eguerdian errege kopako bigarren faseko zozketa egin da, urtarrilean hurrengo partidak ikusteko aukera izango dugu:
Las Rozas-SD Eibar
Club Portugalete-Levante
Deportivo de la Coruña-Deportivo Alaves
SD Amorebieta-