Korsika eta Euskal Selekzioaren arteko partidaren aurkezpena
Korsikak eta Euskal Selekzioak jokatuko duten neurketaren aurkezpena egingo da Ajaccion datorren astelehenean, hilak 9, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Euskadiko Futbol Federazioaren izenean Ramon Azkarate zuzendaritzako kideak eta Mikel Etxarri aukeratzaileak hartuko dute parte.