BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Lehen jardunaldia 2.B eta 3. mailetan

Asteburu honetan 2.B eta 3. mailak hasi ziren

Asteburu honetan hasiera eman zaio 2.B eta 3. mailetako futbolari.

Gure lehiaketari dagokionez partiduen erdia berdinketan bukatu ziren, eta beste bost partiduetan etxeko taldeak irabazi zuen. Hirugarren mailara igondako taldeek ez zuten zorte askorik izan; Tolosak eta Ariznabarrak galdu zuten eta Urdulizek berdinketa eskuratu zuen. Sailkapenari begira Sestao izan da goikaldean jarri den lehen taldea, Cultural de Durangorekin batera, biak 3-0 irabazita. Atzekaldean berriz haien aurkariak, Tolosa eta San Ignacio sailkapenaren behekaldean kokatu dira.
Hirugarren mailako emaitzak eta sailkapena

Bigarren B mailari dagokionez gure taldeek bi partidu irabazi, hiru berdindu, eta hiru galdu dituzte. Alaves "B" berdinketa batekin hasi zuen bere denboraldia haientzako berria den maila honetan, Logroñesen aurka. Bilbao Athletic multzoko parte nagusienean kokatu da Harori 1-4 irabazita, Barakaldo berriz bostgarren kokatu da, playoffeko gunearen mugan. Multzoko azken lau taldeak berriz Arenas, Real Union, Izarra eta Haro dira.
Bigarren B mailako emaitzak eta sailkapena