BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Leioako Ibaraki Neguko txapeldun

14. jardunaldia jokatu eta gero, bigarren itzulia hasi da dagoeneko Areto-Futboleko Euskal Ligan. Sailkapena beheko zein goiko aldetik oso estututa heldu zen txapelketa erdira. Hala ere, azken jardunaldiak bi parteetan tartea ireki du.

Taulako goiko aldean txapelketa eta Hirugarren Mailarako igoera lortzeko borroka polita dugu. Momentuz, Leioako Ibaraki dago lehenengo postuan 29 puntuekin. Atzetik Lauburu dago 3 puntu gutxiagorekin. Jarraian Goierri eta Aretxabaleta daude. Bien arteko partidu atzeratuaren irabazleak helburura hurbiltzeko aukera izango du.

Hirugarrenaren (Goierri) eta hamargarrenaren (Albardero-Rivabellosa) artean 6 puntuko desberdintasuna baino ez dago. Gainera, Albardero-Rivabellosak Pozgarri Derioren aurka partidu atzeratua du tartea murrizteko aukera edukiz. Mailaren lehiakortasuna taldeen artean dagoen alde gutxian frogatzen da.

Jaitsiera saihesteko borrokan Pijaos, Zabalgana Zarauna eta Arcada en la Grada daude. Lehenengo jaitsiera postua txapelketatik erretiratu zen Jaizkiaretorentzat da. Bigarrena banatu beharra dago oraindik eta momentuz, Amurriokoentzat da. 13. sailkatuak salbazioarekiko distantzia nola handitu den ikusi du azken jardunaldian Pijaosen kontra funtsezkoa zen partidua galdu eta gero.

Jardunaldien joanean txapelketaren etorkizuna argitzen joango da. Baina oraindik, kontatzeko asko eta erabakitzeko guztia geratzen da.