Lemoak eskura dauka Federazio Kopa
Aitor Larrazabalek zuzentzen duen taldeak 0-2 hartu du mendean finalaren joaneko partidan Puertollano.
Lemoak bere historiako partidarik garrantzitsuenetako bat jokatuko du datorren hilaren 14an Arlonagusian. Federazio Kopako finalaren joanekoan eskuratutako garaipenak dezente erraztu dio bidea. Larrazabalen taldeak ia erabakita utzi zuen finala lehen ordulaurdenean. Bi aldiz agertu zen Lemoa aurkariaren ate ingurura. Eta bietan asmatu zuen. Lehen aukeran Izeta izan zen buruz baloia sareetara bota zuen futbolaria. Bigarrenean, berriz, Rebollok maisutasunez jaurtitako falta bati esker sartu zuen gola. Edozein taldek amets egiten duen final hasiera izan zen. Ordutik aurrera neurketa kontrolpean izan zuen euskal taldeak. Lemoak oker egin beharko ditu oso gauzak finala galtzeko.