Maskararen erabileraren derrigortasuna estatu-mailako txapelketetako futbol partiduetara doan publikoarentzat
RFEF-k ezarri du Espainiako Futbol Txapelketa Ofizialetan parte hartzen duten klubek 15 minuturo megafonia zerbitzuetatik, bideomarkagailuetatik edo pantaila erraldoietatik eta publizitate sistema digitaletan maskararen erabileraren derrigortasuna publikoarentzat gogoratu behar dutela.
Iragarpena beste edozeinenekiko independienteki eta banatuta egin beharra dago eta pantailen edo espazio bisualen espazio osoa betez. Gainera, 10 segunduko luzapena izan beharko du.
Megafonia, bideomarkagailuak edo irudia edo audioa zabaltzeko bestelako medioak ez dituzten zelaietan, derrigorrezkoa izango da klubeko langileentzat, publikoa zelaira sartzerakoan neurriaren derrigortasunaz abisatzea.