MERCEDES-BENZ AGUINAGA EUSKADIKO FUTBOL FEDERAKUNDEKO BABESLE OFIZIAL BERRIA
Euskadiko Futbol Federakundeak Mercedes-Benz Aguinaga enpresa gehitu du bere laguntzaileen taldera babesle ofizial bezala. Mercedes-Benz Aguinagarekin lortutako harreman berri honi esker, Euskadiko Futbol Federakundeak Mercedes Benz Vito furgoneta izango du bere eskura. Euskadiko %100 DNA duen ibilgailu bakarra da, Mercedes-Benz multinazionalak Gasteizen duen fabrikako produktua izanda.
Hitzarmena urtarrilaren 25ean, asteazkenean, ofizialdu zen Kepa Allicaren Euskadiko Futbol Federakundeko Idazkari Nagusiaren eta Txema Hilleraren Mercedes-Benz Aguinagako Ibilgailu Industrial Arinen Salmenten Nagusiaren ordezkaritzarekin.
Federakundeak bere hazkuntza prozesuan eta Kirol arloaren profesionalizazioarekin jarraitzen du. Hitzarmen honi esker, bere eskura egunerokotasunean erabiltzeko Mercedes-Benz Vitoa izango du. Horrela, klubekin dagoen, selekzioen entrenamenduen, txapelketen eta federakundearen jardueren zerbitzua hobetu da.
Gure bideak elkarrekin denbora luzez elkarrekin jarraitzea espero dugu!