BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Etiketak: - 

Mikel De Gregorio Escribano, Euskadiko Futbol Federakundeko kirol zuzendari berria

  • Besteak beste, zeregin hauek izango ditu: futboleko eta areto futboleko selekzioen kirol-jarduera planifikatzea, hautatzaileak aukeratzea, denboraldiko kirol-programa ezartzea edo klubekin eta beste kirol-erakunde batzuekin solaskide izatea
  • Euskadiko Futbol Federakundeak, 30 profesionalek baino gehiagok parte hartu duten hautaketa-prozesua egin du

 

Bilbon, 2021eko azaroaren 5ean.- Euskadiko Futbol Federakundeak kirol zuzendari berria izango du gaurtik aurrera: Mikel De Gregorio Escribano. C.D. Getxo utzi eta gero hasiko da lanpostuan, han ere kirol-zuzendari gisa aritu ondoren. Kontratatzeko, EFF-k hautaketa-prozesu bat egin du, eta 30 profesionalek baino gehiagok hartu dute parte. Kontratazioaren helburua, besteak beste, orain arte boluntario gisa lan egiten zuten profesionalek betetzen zuten lanpostu garrantzitsu hori profesionalizatzea da.

“Oso pozik gaude Mikelen kontratazioarekin. Federakundeak profesionalizaziorantz pauso garrantzitsua ematen duela uste dugu. Legealdiko gure helburu estrategikoetako bat da Federakundea profesionalizatzea, eta ekarpen handia egingo duela uste dugu. 30 proposamen baino gehiago jaso ditugu, eta horrek asko dio futbol munduko profesionalek Federakundearekiko duten interesaz. Modu berean, bere aurrekoen lana eskertu nahi nuke, postua modu altruistan onartu zutelako eta oso modu profesionalean bete zutelako”, adierazi du Javier Landeta Euskadiko Futbol Federakundeko presidenteak.

Kirol zuzendari berriaren zeregina izango da, besteak beste, futboleko eta areto futboleko selekzioen kirol-jarduera planifikatzea, hautatzaileak aukeratzea, denboraldiko kirol-programa ezartzea, klubekin eta beste kirol-erakunde batzuekin solaskide izatea, eta lehiaketei dagokienez hobekuntzak edo aldaketak proposatzea. Futbol selekzio absolutuak, aldiz, ez dira bere eginkizunaren parte izango.

Getxotarra jaiotzez, Mikel De Gregorio Escribanok Kirol Teknikoko goi-mailako gradua ikasi zuen, futbolean eta areto futbolean espezializatuta. Gainera, futbol jokalaria izan zen Bigarren B Mailako eta Hirugarren Mailako hainbat klubetan 15 urte baino gehiagoz. Aldi berean, ekonomian lizentziatua da UPV/EHUn, eta hainbat master eta graduondoko bat ditu.