Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

Nazioarteko epaileen palmaresak gora egiten jarraitzen du

Arbitroen Euskal Batzordeko nazioarteko arbitroen palmaresak gora egiten jarraitzen du. Champions eta Europa Leagueko nazioarteko partiden ondoren eta selekzioen partiden ondoren, bi erronka handi iritsi dira gure nazioartekoentzat.

Alde batetik, Ricardo De Burgos Bengoetxea epailea Amerika Kopako txapelketan izango da, VAR lanetan, putzuaren beste aldean. 2018an nazioarteko epaile izendatu ziten, eta 2015etik Lehen Mailan aritzen da.

Bestalde, Roberto Diaz Perez del Palomar marrazaina Eurokopako hegaletan izango da. Euskal laguntzailea Mateu La Hoz valentziarraren arbitro taldean arituko da. Robertok bere FIFA eskarapelan palmares zabala du: Europako hainbat final, joko olinpikoak, eta hainbat kategoriatako mundialak besteak beste.

Zalantzarik gabe, albiste bikaina euskal arbitrajearentzat eta euskal futbolarentzat. Bultzada garrantzitsua gure zelaietan egunez egun sortzen den arbitrajearen harrobiarentzat, eta espero dezagun etorkizun ez oso urrun batean albiste pozgarri gehiago etortzea.