Nesken lehen fasea Lezaman jokatuko da
Abenduaren 20an eta 21ean jokatuko da lehen fasea
Pasadan Urrian egindako zozketan gure nesken selekzioek estatu mailako selekzioen lehen fasea etxean jokatuko dutela jakin genuen. Abenduaren 20an eta 21ean jokatuko da goizez. Gurekin batera Aragon, Katalunia, eta Galizia arituko dira 4 taldez osatutako B multzoan. Formakuntzan eta harrobian historia zabala duten Athletic Club-eko instalazioetan jokatuko da lehen fase hau, Lezamako herrian. Hotel Gran Bilbao selekzioen egonaldia hoberena izateaz arduratuko da.
Ordutegiak eta partiduak
20 Ostirala
10:00 Euskadi-Aragoi (15 urtez azpikoak)
10:00 Galizia-Katalunia (15 urtez azpikoak)
12:15 Euskadi-Aragoi (17 urtez azpikoak)
12:15 Galizia-Katalunia (17 urtez azpikoak)
21 Larunbata
10:00 Katalunia-Euskadi (15 urtez azpikoak)
10:00 Aragoi-Galizia (15 urtez azpikoak)
12:15 Katalunia-Euskadi (17 urtez azpikoak)
12:15 Aragoi-Galizia (17 urtez azpikoak)