Nortzuk gara

Nortzuk gara

Euskadiko Futbol Federakundea – Federación Vasca de Fútbol

Euskadiko Futbol Federakundea – Federación Vasca de Fútbol (EFF-FVF) 1988ko urtarrilaren 15ean eratu zen, “eraketa-aktan” islatzen den bezala, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiru lurralde edo probintzia federazioko Batzar Nagusiek onartu ondoren. Euskadiko Futbol Federakundearen sorrera arau-agindu bat da, bai estatuko legediak, bai autonomia erkidegoetako legediak agintzen dutena, Estatuak autonomia erkidegoetan duen antolaketa administratiboa kontuan hartuta.

Euskadiko Futbol Federakundea irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da, nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna duena, eta, bere eskurantzez gain, izaera administratiboko funtzio publikoak ere betetzen ditu. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde-federazioekiko lankidetza-erregimenean integratzen ditu, eta, horien bidez, kirolariak, teknikariak, epaileak, klubak edo kirol-elkarteak eta beste kolektibo batzuk biltzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoan futbol modalitatea praktikatu, sustatu eta antolatzeko.