Olatz Riverak Superkopako finalerdia zuzenduko du
RFEF-eko Epaileen Batzorde Teknikoak Olatz Rivera izendatu du Las Rozaseko Futbol Hirian Espainiako Superkopako finalerdia zuzentzeko.
Gure epaileak Bartzelona eta Real Madrilen arteko partidua zuzenduko du. Marrazain lanetan, Elena Mainer eta Marta Villanuevaren laguntza izango du eta 4. epaile moduan, Elia Maria Martinezen laguntza izango du.
Denboraldi honetan Olatz Riverak Primera Iberdrolako 7 partidu zuzendu ditu eta 33 txartel hori eta gorri bat erakutsi ditu. Gainera, Batzelona bi partiduetan eta Real Madril partidu bakarrean zuzendu ditu.