BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Pasaiaren susperraldi ikusgarria

Sailkapen postuei dagokienez aldaketa handirik ez izan arren, 3. RFEF Mailan hainbat ezusteko eta aldaketa egon dira urtarrilean. Atzeratutako partiduak oraindik jokatu gabe egonda, Pasaia eta Basconia izan dira hilabeteko talderik onenak 15 puntutik 11 lortuta. Bakarrik Portugaletek gailenduko litzaieke Urdulizen aurkako partidua irabaziz gero.

Jarrilleroek Deportivo Alaves B 5 puntura husteko aukera dute. La Floridan 3-0 irabazi zioten San Ignaciori, era sendoan gainera. Basconiak hilabete oso ona gauzatu du berriz ere goiko postuetara bueltatzeko. Pasaiak Beasain eta Deportivo Alaves B-ren kontra meritu handiko garaipenak lortu ondoren, 11 puntu lortu ditu urtarrilean.

San Ignacio, Beasain eta Vitoria bezalako taldeek 8 puntu lortu dituzte. Haien aurkari diren Barakaldo (6) eta Durangoko Kulturala (4) baino zenbait gehiago. Puntuei arreta jarriz, Tabirakoak hileko talde txarrenen artean daude.

Anaitasuna eta Deustok lasai jarraituko dute taula erdian. Sarrienan, ordea, entrenatzaile aldaketa nabaritzen hasi dira. Aulkian Urtzi Arrondo dagoenetik, Leioak 7 puntu lortu ditu 9 puntutik. Arnasa hartu dezake taldeak orain eta gainera, 10 puntu izan daitezke Beti Gazteren aurkako partidua irabaziz gero. Aipatu beharra dago Arrondoren mutilek La Floridan buruaren aurka irabazi zutela eta Artunduagan Basconiaren aurka berdindu zutela.

Taulako alde beroan, Santutxu, Aurrera Ondarroa eta Urduliz 6 puntu eskuratzeko gai izan dira bere jarraitzaileekin alderatuz, otsaileko partiduei era lasaiago batean aurre egiteko. Atzetik Lagun Onak dator pixka bat engainagarriak diren 4 puntu lortuta. Hilabetea Pasaiaren aurkako porrotarekin hasi eta gero, 4 partidu daramatza galdu gabe Amurrio, Barakaldo, Vitoria eta Deustoren aurka berdindu eta gero. Gainera, Pasaiaren aurka gol bateko aldeagatik galdu zuen bakarrik.

Hilabete etsigarria izan da Amurrio, Tolosa, Uritarra eta Beti Gazterentzat. Basartekoek 3 puntu baino ez dituzte lortu. Gainerakoek 2 eskuratu dituzte eta puntu bakarra Tolosaren kasuan. Azken hirurak atzean geratu dira salbaziotik 8 puntura. 3. RFEF Maila ederra dago. Oraindik tartearekin talde guztientzat baina jakinda ez dagoela momenturik atseden hartzeko.