Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

Playoffaren balorazio positiboa

Uztailan eta Abuztuan Sarrienan jokatutako playoffaren inguruko balorazio positiboa egin da Euskadiko Futbol Federakundetik.  Beti ere, antolaketa eta txapelketaren garapena hobetzeko klubek eta veste parte-hartzaileek egindako proposamenak kontuan izanda.

Gaur egun bizi dugun osasun egoerari dagokionez balorazioa oso positiboa da, protokoloak behar bezala ezarri eta berpizteak ekiditu baitira. Gainera, parte-hartzaileen eta bertaratutako jendearen osasuna eta segurtasuna erabat mantentzea lortu da.

Partiduei dagokienez, berdintasuna eta lehia nagusi izan dira, hiru partidu ikusgarriz gozatuz. Bi garaipen eskas (1-0) eta berdinketa bat izan dira, taldeen arteko ezberdintasun maila txikia agerian utziz. Finalean ligako lehen eta bigarren sailkatuak aritu ziren.

Azkenik txapelketa aurrera eramatea posible egin duten klub, erakunde, eta pertsona guztiei eskertu beharra dago, haiei esker futbolaz berriz gozatzeko aukera izan baitugu.

Orain zentzuz jokatzeko eta egoera honetatik ahalik eta azkarren ateratzeko ordua da. “Gehiago balio du milak egiten duten apur banak, batek egiten duen mila baino”.