BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Etiketak: - 

Porrotak garesti ordaintzen dira

Asteburu kaskarra mutilen selekzioentzat. Gaztela Mantxaren aurkako porrotak garezti atera ziren, azken faserako txartelak galduz. 14 Urtez azpiko selekzioak 3 punturekin zetorren bigarren fase. Horren ondorioz bi partiduak irabazi eta beste emaitza batzuk itxaro behar zituen azken fasera igarotzeko. 16 Urtez azpiko selekzioak bere eskuetan zeukan azken fasera igarotzeko txartela, bi partiduak irabazita.

Lehen jardunaldian bi taldeek gutxieneko porrota eskuratu zuten, 0-1 galduz Gaztela Mantxaren aurka. Bigarren jardunaldian Gaztela Mantxa Melilla garaitu zuen. Azken jardunaldian gol gehien sartu ziren partiduak ikusi genituen, gure selekzioen eta Melillako selekzioen artean.

Emaitz hauekin mutilen selekzioek ezin izan dute Apirilaren 17tik 19ra jokatuko den fasera igaro. 14 Urtez azpiko selekzioak 6 punturekin eta 16 urtez azpikoek 9 punturekin bukatu dute.