BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Etiketak: - 

Portugalete 3. RFEF Mailako lider berria

3. RFEF Maila txapelketako ekuatorera heldu da lehenengo 19 jardunaldiak jokatu eta gero. Abenduan jokatutako lau jardunaldiek sailkapeneko buruan aldaketa, errendimendua hobetu duten taldeak eta atzera pausoa eman duten taldeak utzi dizkigute.

Portugalete izan da abenduko talderik onena eta sailkapeneko buru berria. 12 puntutik 12 lortzeaz gain, golik hartu gabe lortu du eta Barakaldo, Beti Gazte, Basconia eta Durangoko Kulturala bezalako aurkarien aurka irabazita. Deportivo Alaves B gainditu du sailkapenean. Nahiz eta ez galdu, talde babazorroak bere lau partiduak berdindu ditu bere puntuazio erritmoa geldituz.

Durangoko Kulturalak bere burua 5. postuan ikusi du bakarrik 3 puntu lortu eta gero. Hilabete zaila izan da Tabirakoentzat. Beasain, Deportivo Alaves B eta Ondarruko Aurreraren aurka berdindu eta gero, Portugaleteren aurkako porrotarekin amaitu zuen hila La Floridan. Beasainen igoerarekin kontrastatzen duen bolada. Loinatzekoak hilabeteko bigarren talderik onena izan dira 12 puntutik 10 lortuta. 3. postuan kokatu dira Durangoko Kulturalarekin berdindu eta Anaitasuna, Urduliz eta Leioari irabazi eta gero.

Hilabete ona ere Barakaldok bete duena. Fabrilek 9 puntu lortu dituzte Pasaia, Beti Gazte eta Amurrioren aurka irabazita. Porrot bakarra mailako buru berriaren etxean heldu zen.

Deustok airea hartu du 7 puntu lortu eta gero, eta sailkapeneko alde beroarekiko tartea ireki du. Arnasa hartu duen beste taldea, Ondarruko Aurrera izan da. 8 puntu eskuratu ditu Beti Gazteren aurkako duelu zuzenean eta Basconia, Durangoko Kultural eta Anaitasuna bezalako aurkarien aurkako partiduetan.

Hilabeteko puntu negatiboa Basconia izan da. Abenduan puntu gutxien eskuratu dituen taldea izan da puntu bakarra lortuta. Bitxiki, orduan sailkapeneko burua zen Deportivo Alaves B-ren aurka eskuratu zuen. Bolada txarrak Artunduagakoak 4. postutik, 8. postura eraman ditu.