Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

Real Racing Club de Santander – Arenas Club eta SD Leioa – Alondras CF

Jadanik Arenas Club eta SD Leioak RFEF Kopako final-hamaseirenetan izango duten aurkaria ezagutu dute. Gobelakoek El Sardinero futbol zelaia bisitatuko dute Real Racing Club de Santanderren kontra jokatzeko. Sarrienakoek, aldiz, Alondras CF taldea hartuko dute Leioan.

Final-zortzirenetarako sailkatuz gero, Arenas Clubak UP Langreo eta Real Avilés kanporaketako irabazlearen kontra jokatuko luke. SD Leioaren kasuan, RS Gimnástica de Torrelavega eta CD Alfaro kanporaketako garailearen kontra egingo luke.

Arenas Club eta SD Leioaren bideak gurutzatzeko, biak A multzoko finalera iritsi beharko lirateke aurreko bi kanporaketak irabazi eta gero. Txapelketako egutegia gogoratzen dizuegu:

Final-hamaseirenak: 2021-eko urriaren 6an.

Final-zortzirenak: 2021-eko urriaren 12 eta 13an.

Final-laurdenak: 2021-eko urriaren 27an.