Real Unionek Atletico Balearesen aurka jokatuko du Federazio Kopako final-laurdenetan
Joanekoa Irletan jokatuko da otsailaren 5ean eta itzulikoa astebete beranduago Galen.
Real Union denboraldi bikaina ari da osatzen, eta atzo bere indarraren beste erakustaldi bat eman zuen Federazio Kopan. Talde gipuzkoarrak 1 eta 4 hartu zuen mendean Almunevar Aragoin jokatutako partidan. Joanekoan lortutako bi goleko errentari esker, 6 eta 1 hartu mendean Unionek aurkaria. Richard, Patxi eta Saizar birritan izan ziren atzoko partidako goleatzaileak.