Real Unionek Errege Koparako sailkapena lortu du
Terrassaren kontra Stadium Galean garaipena lortu ondoren, Real Unionek Federazio Kopako finalerdietarako sailkapena eta Errege Kopa jokatzeko txartela ere lortu zuen.
Errege Koparako sailkapena suposatzen duen sariaz gain, lehen mailako talde baten kontra jokatzeko eskubidea ere eskuratu zuen Irungo taldeak.
Federazio Kopako finalerdietan C. D. Arenteiro taldearen kontra etxetik kanpo jokatuko du Aitor Zulaikaren taldeak.